XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

La Tarde de Euskal Herria egunkaria hil

Zaratarik gabe jaio zen, irailaren 13an, eta halaxe hil da, zaratarik batere gabe.

Imposak ateratzen zuen, La Voz de Euskadi-ren enpresa berak.

La Voz inoiz desagertzen bada, pena handia hartuko dut, bai horixe.

Ez, aldiz La Tarde hil denean.

Nola hori?, galde dezake norbaitek.

Esplikaerraza oso: La Tarde-ren atzean egitasmo seriorik zegoenik ez zait iruditzen.

Inprobisaziotik asko zuelakoan nago.

Heldu eta umotu gabeko projektua zen niretzat.

Globo sonda bat zirudien.

Funtzionatu egiten zuela? Oso ondo.

Ezetz? Bost axola.

La Voz-en larrialdiak ezagututa, honen alternatiba posible gisa pentsatua ematen zuen, eta ez bere horretan pentsatua eta aztertua.

La Tarde, nire ustetan, ez da egiazko apustu serioa izan sekula.

Airean egindako eupada bat zen.

Txilibituak soinurik egin ez duenez, itxi egiten da arratsaldekaria, eta kitto.

Ez da ezer pasa.

Horixe da egia: ez da ezer pasa.

Ez jaiotzean, eta ez hiltzean.

La Tarde, produktu informatibo bezala, ez zen beste mundukoa.

Formula arinegia, hutsegia.

Eskasa zen.

Bi aldiz pentsatu behar zen haren truke 40 pezeta eman aurretik.

Garestiegia dago bizimodua luxu horietarako.